Iratxoen koba, pentsamendu kritikoa eta erantzukizun digitala sustatzeko baliabide didaktikoa
“Iratxoen Koba”, teknologiaren, sare sozialen eta adimen artifizialaren erabilera arduratsua lantzeko sortua dagoen hezkuntza-proiektu berritzailea da.
DBHko ikasleentzat pentsatuta dago, bereziki 3. eta 4. mailakoentzat, eta pentsamendu kritikoa, erabaki etikoak eta sormen digitala garatzea du helburu nagusi.
Webgunea atal hauetan banatuta egongo da. Berauetan sartzeko, webgunearen goiko eskuin aldean dagoen menu nagusia erabili:
Hasiera atala
Webgunearen aurkezpena eta helburuak deskribatuko dira.
Sarrera eta Gaiak atala
Atal honetan, edukiak aurkituko dira, 3D/360 narratiba interaktiboak alegia.
Narratibak Sortzen atala
Atal honetan, ikasleek beraien eduki propioak sortzeko materialak aurkituko dira, eszenatoki ezberdinen irudiak, pertsonaien irudiak etab.
Ondoren aurkezten den demo interaktiboan, 3D/360 narratiba interaktiboak nola funtzionatzen duten ikusteko aukera ematen da.
Demo honek “Iratxoen Koba” proiektuaren esperientzia murgiltzailearen lehen adibidea eskaintzen du.